Sarrera

Dokumentu honetan eta bertan aipa daitezkeen gainerakoetan, www.urruma.eus webgunean ondasunak eskuratzeko baldintzak ezartzen dira.

Mesedez, webgune hau erabili aurretik arretaz irakurri baldintza horiek nahiz gure cookie eta pribatutasun politika. Kontuan izan ezen, webgune hau erabiltzen baduzu edo horren bidez eskaeraren bat egiten baduzu, jakitun zarela baldintza horiek lotesleak direla zuretzako. Beraz, ez bazaude ados baldintza horiekin, ez dituzu webgune honetan ematen dizkizugun zerbitzuak erabili behar edo bertan erosketarik egin behar.

Webgune honen titularrak garen aldetik, geure eskubidez edozein unetan alda ditzakegu bai baldintza horiek eta baita webgunean aurkeztutako merkataritza eskaintza osoa ere (produktuei, prezioei, sustapenei eta bestelako merkataritza eta zerbitzu baldintzei buruzko aldaketak).

Ondorioz, kontuan izan behar duzu aplikagarritzat hartuko direla eskaerak egiteko unean indarrean dauden baldintzak edo, halakorik ezean, webguneko erabilera baldintzak. Horregatik, baldintza horiek kontsultatzea gomendatzen dizugu, produktuak erosi aurretik.

Gure pribatutasun politikan ezarritakoaren arabera tratatuko dira zure nabigazioaren bidez ematen dizkiguzun edo jasotzen ditugun informazio edo datu pertsonalak. Webgune hau erabiltzean, erabiltzaile gisa erregistratzean edo eskaeraren bat egitean, zu jakitun zara informazio hori eta datu horiek nola erabiliko diren, eta aitortzen duzu ematen dizkiguzun informazio edo datu guztiak egiazkoak direla eta errealitatearekin bat datozela.

Webgunearen titularra

NEREA BORDAGARAY IPARRAGUIRRE (URRUMA-AMATSUNEAN BIDELAGUN)  webgune honen titularra; IFZ: 72485667V  da.

URRUMA-AMATASUNEAN BIDELAGUN-ekin harremanetan jartzeko info@urruma.eus helbidea erabili dezakezu. Eskaerei, aldaketei edo itzulketei buruz edozein kontsulta egiteko, mezu elektronikoa bidal dezakezu denda@urruma.eus helbidera elektronikora.

Webgune honen erabilera

Webgune hau erabili eta eskaerak egiten badituzu, konpromiso hauek hartzen dituzu:

  • Webgune hau erabiltzea legez baliozkoak diren kontsultak edo eskaerak egiteko bakarrik.
    Urruma- Amatasunean bidelagun-ari zure helbide elektronikoa, posta helbidea edota harremanetarako beste datu batzuk egiazki eta zehatz ematea. Halaber, onartzea Urruma- Amatasunean bidelagun-ek informazio hori erabil dezakeela, behar izanez gero, zurekin harremanetan jartzeko. Datu horiek ez badizkiguzu ematen, ezingo dugu zure eskaera izapidetu edo eskatzen diguzun informazioa eman.
  • Webgune honen bidez eskaera bat egiten baduzu, zuk aitortutzat jotzen dugu 18 urtetik gorakoa zarela eta kontratatzeko eta behartzeko legezko gaitasuna duzula.

Eskaerak egitea. Erosketa sistema.

Hizkuntza. Kontratua formalizatu ahalko da web orri honetan erosketa baldintzak eskuragarri dauden hizkuntzetako edozeinetan (euskara eta gaztelera).

Erabiltzailearen erregistroa. Produktuak erosteko, erabiltzaile edo “bezero” kontu” bat sortu behar duzu webgunean. Prozesu horretan, behin pribatutasun politikari buruzko informazioa jaso eta onartu duzula, Urruma- Amatasunean bidelagun-ek eskatuko dizu produktuen erosketa eta entregatzea kudeatzeko nahitaez behar diren datu pertsonalak eman ditzazun (izartxo* batekin daude adierazita). Datu horiek ematea borondatezkoa da, baina ezinbestekoa edozein erosketa egin nahi izanez gero.

Bestalde, erregistratzeko prozeduran eskatuko zaizu erabiltzaile izena eta pasahitza aukeratzea zure kontuan sartzeko. Zure ardura da datu horiek zaintzea, baimenik ez duten hirugarrenek erabili ditzaten eragotzi behar baituzu, eta zure ardurapekoak izango dira betebehar hori ez betetzeak izan ditzakeen ondorioak.

Eskaerak egitea. Webguneko atalen bitartez, erosketa prozesuan zehar online gidatuko zaizu une oro, eta zuk interesatzen zaizkizun artikuluak hautatu ahalko dituzu, haien ezaugarriak, eskuragarritasuna, prezioak eta bidalketa gastuak egiaztatu ondoren. Artikulu horiek “saskian” edo antzeko gune batean gordeko dira behin-behinean, eta gune horretan artikuluok kendu edo ordeztu ahalko dituzu edozein unetan, ordainketa egin edo konpromisoa hartu aurretik.

  • Nahi dituzun artikuluak hautatu ondoren, ahalko duzu zera hauek berrikusi eta, hala badagokio, onartu:
  • zure eskaeraren datuak,
  • bidalketaren edota fakturazioaren helbidea ematea,
  • kostu osoa eurotan adierazia (€),
  • bidalketa gastuen eta aplikatu beharreko zergen xehakapena,
  • bidaltzeko modua eta ordaintzeko modua hautatzea; okerrik eginez gero, emandako edozein datu zuzendu ahal izango da.
  • Eskaera behin betiko berretsi aurretik, baldintza guztiak onartu behar dituzu. Baldintza horiek uneoro kontsultatu ahal izango dituzu webgunean.
  • Salerosketa kontratua osatutzat joko da bezeroak sakatzen duenean “amaitu erosketa” botoia edo eskaera prozesatzeko antzeko beste edozein sistema tekniko; ekintza horrek adierazpen bat sortuko du.
  • Webguneko erosleekin egindako transakzio guztien (eskaerak, ezeztapenak, itzulketak, fakturazioa, etab.) erregistro informatikoa mantenduko du Urruma- Amatasunean bidelagun-ek . Erregistro hori bi aldeen artean egindako eragiketen frogatzat hartuko da.
  • Egindako erosketa berrestea. Erosketa prozesua amaitzean, Urruma- Amatasunean bidelagun-ek jakinaraziko dizkizu, posta elektronikoz, egindako eskaeraren ezaugarri guztiak: erosketa data, guztizko prezioa, garraiatzeko modua eta erositako produktuaren entrega estimazioa.
  • Webguneko prezio guztiak eurotan adierazita daude (€) eta Balio Erantsiaren gaineko Zerga (BEZ) barne hartzen dute. Kontrakoa adierazi ezean, artikuluekin batera erakutsitako prezioek ez dituzte bidalketa gastuak barne hartzen: artikulua erosketa saskira gehitzean eta bidalketa datuak betetzean agertuko dira. Bidalketa gastuak alda daitezke eskaera entregatzen den lekuaren arabera (lurralde nazionala edo europarra, Balearrak, Kanaria uharteak, Ceuta eta Melilla).

Produktuen prezioak edozein unetan alda daitezke, baina balizko aldaketa horiek ez dute eraginik izango Urruma- Amatasunean bidelagun-ek baieztatutako eskaeretan.

Ordainbideak

Webgunean ordainbide hauek onartzen dira:

  • Kreditu edo zordunketa txartelaren bidez ordaintzea(Visa, MasterCard, Visa Electrón, Maestro, eta Red 6000 txartelak). Kreditu txartelen bidez egiten diren ordainketen datuak enkriptatuta garraiatuko dira Urruma- Amatasunean bidelagun-aren bankuko saltokiko terminalari (TPV) lotutako linea seguru baten bidez. Kreditu txartelarekin ordaintzen baduzu, datu hauek eskatuko zaizkizu: txartelaren zenbakia, iraungitze data eta txartelaren atzealdean letra etzanez inprimatutako zenbakiaren azken 3 zifrekin bat datorren balidazio kodea.
  • Ordainketa PayPal kontu batekin. Sistema hori erabiltzeko, ordainketa egin aurretik bezero kontu bat izan behar duzu Paypalen. Behin sistema hori aukeratuta, PayPalen webgunera bideratuko zaizu. Bertan, ordainketa osatu behar duzu eta ordaindu beharreko zenbatekoak erakutsiko zaizkizu, eragiketari aplikatu beharreko zerga edo tasa guztiak sartuta. PayPalek eragiketaren egiaztagiri bat bidaliko dizu zure posta elektronikoaren kontura.

Aukeratu duzun ordainketa moduak kostu gehigarri bat badakarkizu webgunean erakutsitako artikuluaren prezioaren aldean, Urruma- Amatasunean bidelagun-ek prezio osoa xehakatuko dizu eta ordainketa modu horrek dakarzkizun gehikuntza guztien berri emango dizu, zuk ordainketa konpromisoa zure gain hartu aurretik. Nolanahi ere, kargu hori inoiz ez da izango Urruma- Amatasunean bidelagun-ek baliabide horiek erabiltzeagatik jasaten duen benetako kostua baino handiagoa.

Produktuen erabilgarritasuna

Eskaera bat arazorik gabe prozesatzen bada eta, gero, Urruma- Amatasunean bidelagun-ek stockean produkturik geratzen ez dela egiaztatzen badu edo hornidurari dagokionez gorabeheraren bat sortzen bada, bezeroari gorabehera horren berri emango zaio berehala.

Eskaera entregatzea

Eskaerak entregatu ahal dira Penintsulan eta Balearretan.

  • Bezeroak izendatutako posta helbidean entregatuko dira eskaerak, 48/72 ordutan bezeroak jasoko dituelarik. Bidalketa gastuak alda daitezke eskaeraren entrega lekuaren arabera (lurralde nazionala eta Balearrak).

Eskaera guztiak astelehenetik ostiralera bidaliko dira, jaiegunetan izan ezik. Asteburuan edo jaiegunetan jasotako eskaerak hurrengo lanegunean prozesatuko dira.

Zure eskaera ahalik eta azkarren entregatzen saiatuko gara, baina, bidalketa sistema dela-eta, gerta daiteke zenbait egoeratan edo urteko hainbat sasoitan atzerapenen bat izatea.

Baldintza hauen ondorioetarako, eskaera entregatu dela ulertuko da zuk zeuk edo zuk baimendutako hirugarren batek produktuen jabetza materiala hartzen duenean.

Fakturazioa

Artikuluaren entrega helbidea Espainiako lurralderen bat bada, Espainiako BEZa aplikatuko da. Aplikatu beharreko BEZ tasa unean-unean legez indarrean dagoena izango da, kasuan kasuko artikuluaren arabera.

Itzulketa politika

Edozein aldaketa edo itzulketa egin nahi izanez gero jar zaitez gurekin harremanetan denda@urruma.eus email bidez. Itzulketaren arrazoia, ageriko fabrikazio akatsen bat bada edo jasotako produktua eskatu duzuna ez bada, Urruma-Amatasunean bidelagun-ek egiaztatu ondoren, erosleari produktua aldatzeko edo dirua itzultzeko aukera izango du, bestelako kalte-ordain edo onuratik aparte. Jasotako produktua eskaturikoa bada eta beste batengatik aldatu edo itzuli nahi bada, itzultzearen bidaia gastuak bezeroak beregain hartu beharko ditu. Itzuli nahi den produktua garbitu eta erabili gabe egon beharko da eta bere kutxa egoera onean egon. Fabrikazio akatsen kasuetan, edo garantiak babesten dituen kasuetan, Urruma-Amatasunean bidelagun-ek hartuko ditu itzulera/aldaketaren bidalketa gastuak beregain.

Erantzunkizuna salbuestea eta mugatzea

Etengabeko hobekuntza prozesu baten barruan, Urruma- Amatasunean bidelagun-ek eguneratu egingo ditu webgunean eskaintzen diren informazio eta zerbitzu guztiak, eta saiatuko da okerrak eta akatsak zuzentzen, Urruma- Amatasunean bidelagun-ek zuzenean kontrolatzen dituen bitartekoen, zerbitzuen edo tresnen ondorio diren neurrian.

Urruma- Amatasunean bidelagun-ek ez du bermatzen webgunearen erabilgarritasuna eta funtzionamenduaren jarraitutasuna. Urruma- Amatasunean bidelagun-ek, ahal duen neurrian, aldez aurretik ohartaraziko du webgunearen funtzionamendua etengo dela.

Webgune honetan erositako edozein produkturen gainean hartzen dugun erantzukizuna produktu horren erosketa prezioaren araberakoa izango da hertsiki, non eta baldintza hauetan ez den berariaz bestelakorik xedatzen.

Komunikazioak

Baldintza hauek onartzen badituzu, zure adostasuna ematen duzu era guztietako komunikazioak euskarri elektronikoren egiteko (posta elektronikoz) egiteko baimena ematea, Bezeroaren Arretarako Zerbitzuaren bidez.

Bezeroen arreta

Webguneari buruz edo egindako eskaerei buruz edozein zalantza, iradokizun, kontsulta edo erreklamazio izanez gero, Bezeroaren Arretarako Zerbitzura jo dezakezu, bide hauetatik edozein erabiliz:

  • Posta elektronikoa: denda@urruma.eus

Urruma- Amatasunean bidelagun-ek lehenbailehen erantzungo dio zure eskaerari, eta, nolanahi ere, hilabeteko epea bete baino lehen

Segurtasuna eta konfidentzialtasuna

Urruma- Amatasunean bidelagun-ek segurtasuna eta konfidentzialtasuna bermatuko du zurekin izan ditzakegun komunikazio guztietan. Online ordainketako eragiketa guztiak zerbitzari seguru baten bidez egiten dira, eta horri esker datuak babesten dira hirugarrenen bortxaketa saiakeretatik. Erosketa prozesuaren datuak berariaz diseinatutako datu base batean gordeko dira.

Urruma- Amatasunean bidelagun-ek, halaber, datu pertsonalen, ordainketen eta bezeroak ematen duen beste edozein motatako datuen babesa eta konfidentzialtasuna bermatzen du, Datu Pertsonalak Babesteko araudian xedatutakoaren arabera.

Bezeroa une oro balia daiteke bere datu pertsonalak eskuratu, zuzendu edo ezabatzeko eskubideaz. Kasu batzuetan, baita bere datuak guk erabiltzearen edo eramatearen aurka egiteko eskubideaz ere, Urruma- Amatasunean bidelagun-aren posta helbidera idatziz guri jakinarazita: info@urruma.eus

Lege aplikagarria eta jurisdikzioa

Kontsumoari buruzko Espainiako araudiaren arabera, www.urruma.eus webgunean egiten den erosketari aplikatu beharreko legeria eta jurisdikzioa bezeroaren egoitzari dagokiona izango da, bezeroak bizilekua Espainia badu eta erosketa Espainiako edozein herrialdetan egiten badu.

Laguntza behar?