Gure zerbitzuak zure neurrira

Informazioa eta bidelagunak izan dituen amatasunak itzalak argi bihurtzeko gaitasuna du. Horregatik, emakumearen eta familiaren bidelagun gara, informazio osoa eskaintzen itzal hauek argi bilakatzeko eta bidai hau elkarrekin konfiantzaz eta ahalduntzeaz egiteko.

Urrumatik, amatasunaren ibilbide osoan bidelagun izango gaituzu, haurdunalditik erdiondora, prozesu eta aldaketa guztiez lasaitasunez, baretasunez eta konfiantzaz goza dezazun.

ERDIONDOKO DOULA

BANAKAKO AURREZ AURREKO EDOTA ONLINE SAIOA:

Ama-haurren arteko lotura sendotzen laguntzea.

Haur berriarekiko egokitzapenean bidelagun.

Hazkunde estiloa aurkitzen laguntzen dugu.

Laguntza, sostengua eta arnasa eskaintzea, amaren rol berria ulertzen lagunduaz, haurtxoari amaren umetokitik kanpoko mundura egokitzen ulertuaz.

Erditze ondoko informazioa ebidentzian oinarrituta, mitoak eta sinesmenak argitzeko aukera.

Edoskitzaroa eta/edo biberoiarekin elikatzen bidelaguntza, esnea ateratzean eta esne-bankua sortzeko.

Ama erditze ondoren zaintzea (erditze osteko plana, laguntza praktikoa eta emozionala)

Nola ezagutu jaio berri baten seinaleak eta erreflexuak eta nola maneiatu
Jaio berriaren oinarrizko zainketak.

Haur eramaile ergonomikoen euskarri eta informazioarekin laguntzea
Jaio berri baten eguneroko errutinak eta portaera normala.

Hazteko eta garapen normaleko krisiak eta beste profesional batengana joatearekin lotutako zailtasunak bereiztea.

TELEFONO BIDEZKO KONTSULTA (UNEAN UNEKO ZALANTZAK ARGITZEA):

Telefono bidezko zalantzak argitzea (zerbitzu ezin hobea da bideo deiaren bidez edo aurrez aurre baloratu behar ez diren kasuetarako).

20/30 minutuko telefono-aholkularitza.

Ez du barne hartzen aholkularitzaren ondorengo jarraipen edo kontakturik.

Zalantzarik baduzu? Hitz egin dezagun.

EDOSKITZE AHOLKULARIA – Ankiloglosian aditua

BANAKAKO AURREZ AURREKO EDOTA ONLINE SAIOA:

Bularra ematerakoan mina izatea/heltzea, posizioa eta postura hobetzea.

Ankiloglosiaren balorazioa (frenillo mugatua)

Hazkunde-krisiak.

Zartadurak, buxadurak, mastitisa, bularreko ingurgitazioa.

Titi-babesak kentzea.

Edoskitze mistotik amagandiko edoskitzera.

Amagandiko edoskitzetik mistora.

Zeharkako edoskitzea.

Relaktazioa.

Suplementazio metodoak.

Edoskitze mistoa mantentzea eta maneiatzea.

Lanera itzulera / plangintza /esne-bankuaren sorrera.

Haurdunei zuzendutako informazio orokorra (amagandiko edoskitzearen hasiera eta ezarpen zuzena).

Titia guztiz edo partzialki kentzea.

Iraupena: 75-90 minutu

Aholkularitzaren ondorengo bi egunetan zalantzak argitzea, e-mail bidez (info@urruma.eus) edo whatsapp bidez, 621337541 telefonoan (telefono-deirik gabe).

Zalantzei 9: 30etik 19: 00etara erantzungo zaie.

TITIA GUZTIZ EDO PARTZIALKI UZTEA + JARRAIPENA *BALDINTZAK IRAKURRI

Zure eta zure haurtxoaren egoerarekiko errespetuz eta sentikortasunez titia uzteko gakoak ematen dizkizut, modu pertsonalizatuan.

Egunez, gauez edo osorik titia uzteko tresna praktikoak irakatsiko dizkizut, zure beharren araberakoak.

Adinari erreparatu gabe titia uztea nahi duten familiei zuzendutako aholkularitza.

Iraupena: 60 minutuko kontsulta.

* Baldintzak: aholkularitzaren ondorengo jarraipena/kontaktua barne hartzen badu astebetez, Whastapp testua/audioaren bidez (ez du barne hartzen telefono-deirik edo eguneroko jarraipenik). Jarraipena aholkularitzan argitu ez diren edo gerora sortu diren zalantzak argitzeko aukera da. 9: 30etik 19: 00etara egongo naiz erabilgarri.

TELEFONO BIDEZKO KONTSULTA (UNEAN UNEKO ZALANTZAK ARGITZEA):

Telefono bidezko zalantzak argitzea (zerbitzu ezin hobea da bideo deiaren bidez edo aurrez aurre baloratu behar ez diren kasuetarako).

20/30 minutuko telefono-aholkularitza.

Ez du barne hartzen aholkularitzaren ondorengo jarraipen edo kontakturik.

Zalantzarik baduzu? Hitz egin dezagun.

HAUR ERAMAILEEN HEZITZAILEA

BANAKAKO AURREZ AURREKO EDOTA ONLINE SAIOA:

Haur eramaile desberdinei buruzko azalpen teorikoa eta praktikoa.

Segurtasuna.

Jaio berriak altzoan.

Toddlerrak altzoan (12-18 hilanbetetik aurrera).

Zoru pelbikoaren zaintza porteoan.

Porteoa haurdunaldian.

Porteoa erditze ostean.

Porteoa zesarea ostean.

Porteoa eta edoskitzea

Iraupena: 1.15-2h beharren araberakoa

Aholkularitzaren ondorengo astean zalantzak argitzea, e-mail bidez (info@urruma.eus) edo whatsapp bidez, 621337541 telefonoan (telefono-deirik gabe).

Zalantzei 9: 30etik 19: 00etara erantzungo zaie.

TELEFONO BIDEZKO KONTSULTA (UNEAN UNEKO ZALANTZAK ARGITZEA):

Telefono bidezko zalantzak argitzea (zerbitzu ezin hobea da bideo deiaren bidez edo aurrez aurre baloratu behar ez diren kasuetarako).

20/30 minutuko telefono-aholkularitza.

Ez du barne hartzen aholkularitzaren ondorengo jarraipen edo kontakturik.

Zalantzarik baduzu? Hitz egin dezagun.

TERAPEUTA SHANTALA

BANAKAKO AURREZ AURREKO EDOTA ONLINE SAIOA:

Norentzat:

Patologiarik edo dibertsitate funtzionalik gabeko haurtxoentzat.

Haur goiztiarrak edo pisu txikikoak.

Garun-paralisia duten haurtxoentzat.

Hipertonia eta hipotonia duten haurtxoentzat.

Ukimenari uko egiten dioten haurtxoentzat.

Ikusteko zailtasunak dituzten haurtxoentzat.

Entzuteko zailtasunak dituzten haurtxoentzat.

Iraupena: 60 minutukoa

Aholkularitzaren ondorengo astean zalantzak argitzea, e-mail bidez (info@urruma.eus) edo whatsapp bidez, 621337541 telefonoan (telefono-deirik gabe).

Zalantzei 9: 30etik 19: 00etara erantzungo zaie.

GESTAZIO ETA PERINATAL DOLUAN BIDELAGUN

BANAKAKO AURREZ AURREKO EDOTA ONLINE SAIOA:

Norentzat:

Haurdunaldiko edozein unetan edota jaio ondorengo egunetan seme-alaba hil zaien familiei zuzendua.

Gune konfidentziala da, errespetuzkoa eta librea.

Bertan, askekiki hitz egin dezakezue, sentimenduak libre utziz.

Inongo epaiketaren beldurrik gabe.

Iraupena: 60 minutu

 

TELEFONO BIDEZKO KONTSULTA:

Telefonoaren beste aldean egoteak ematen duen anonimatoaren lasaitasunetik hitz egiteko aukera.

45-60 minutuko telefono-saio.

Ez du barne hartzen saioaren ondorengo jarraipen edo kontakturik.

Hitz egin nahi duzu? Kontaidazu.

Hitzaldiak eta tailerrak

Haur eskoletan, elkarteetan, udalak antolaturiko ekimenetan… zein lagun talde batek antolaturiko iniziatibatan tailerrak eskaintzen ditugu. Tailer hauetan, edoskitzearen ahalduntzeaz, prozesuaz eta gazi-gozoez gain, haur eramaileen bitartez  besoetan eta kontaktuko hezieraz ere arituko gara.

Tailer dinamikoak dira. Haurra, haur eramaileetan seguru eramateko ezagutzak zabaldu eta material desberdinak probatu eta erabiltzen ikasteko aukerarekin batera, norberak, haur eramaile desberdinekin, edoskitzeaz eta amatasunaren inguruan izan dituen esperientziak giro goxoan elkarbanatzeko txokoak ere badira.

Zentru espezializatuetan erdiaurreko eta erdiondorengoko erabiltzaileentzat hitzaldiak eskaintzen ditugu. Fisioterapeuta eta osteopata profesional espezializatuekin ere talde lanak osatzen ditugularik. Halaber, pilates, yoga eta bestelako osasun profesionalekin ere elkarlanean aritzen gara.

Tailer eta hitzaldi hauetan, edoskitzearen ibilbidean zehar agertzen diren zalantzei erantzuna emango diegu edoskitzaroko garai desberdinetan zentraturiko hitzaldi eta tailer desberdinak jorratuz.

Haur eramaileen inguruan berriz, haurra magalean eramateko ezagutzak, besoetatiko eta kontaktuzko heziketa zabaldu eta sustatzen ditugu giro goxoan. Bertan, arlo teorikoa eta praktikoa eskaintzen ditugu. Horrela, haur eramaile desberdinak erabiltzen, korapilatzen eta akabera desberdinak lantzen ikasiko ditugu.

*Eskaintzen diren zerbitzu guztiak zuen beharretara egokitzen ditugu

  • Ez gara osasun langileak, bertako informazioa osagarria da, beraz, ez dugu osasun zerbitzuetatik datorren informazioa ordezkatzen. Behar izanez gero, dagokion profesionalarengana bideratuko dugu.

Haurdunalditik erdiondora bidelagun izango gaituzu

Laguntza behar?