Urruma Proiektua

Nerea Bordagarai

Ama, eta amatasunaren maitale.

Nerea naiz, ama eta amatasunaren maitale.

Gure alabaren jaiotzak errotik aldatu zizkidan amatasunaren eta haziera‑sistemen inguruan nituen sinesmen guztiak.

Nire ideiak iraultzera eta deseraikitzera etorri zen bera. Nigan sustraituta zeuden konbentzimendu guztiak astindu eta ezereztera. Agian familiak, inguruneak, azken batean gizarteak ereingo zizkidaten horiek guztiak.

Gure haurrak  irakatsi zidan neure gorputzaren indarrean sinesten, gorputzari entzuten, neure izatearen muinarekin konektatzen, eta senari loratzen uzten.

Amatasunaren inguruan idazten zuten autoreen lanak irakurri ostean, beste heziera sistema bat posible zela barneratu nuen. Haurrak besoetan eta kontaktu estuan heztea posible zela. Eta horixe da amesten eta desiratzen genuena, eta horrelaxe bihurtu genuen haurra altzoan eramatea bizitza estilo.

Orduantxe erabaki nuen doula, haur eramaileen hezitzaile, edoskitze aholkulari, terapeuta Shantala eta gestazio eta perinatal doluan bidelagun  izateko ikastea. Emakumearen gogoaren, gorputzaren eta arimaren zaindari izateko.

  • Ez gara osasun langileak, bertako informazioa osagarria da, beraz, ez dugu osasun zerbitzuetatik datorren informazioa ordezkatzen. Behar izanez gero, dagokion profesionalarengana bideratuko dugu.
Laguntza behar?