Denda

Bandolera zapi ehunduarekin batera, haur eramailerik moldakorrenetarikoa da, haurra jaio berria denetik altzoan eramate amaierarte erabili daitekeena baita. Haur eramaile hau bularraldean, aldakan eta bizkarrean ere eraman daiteke eta oso erabilgarri bihurtzen da gure txikia oinez hasten denean. Bandolerak 1.80-2m arteko luzera duten eta 60-70cm arteko zabalera duten haur eramaileak dira. Zapiaren muturretako batean bi eraztun ditu eta bertatik doituko dugu behar dugun neurrira.

Laguntza behar?