Nerea Bordagarai
Doula, edoskitze aholkularia (ankiloglosian eta destetean aditua), haur eramaileen hezitzailea eta terapeuta Shantala.
Doula, edoskitze aholkularia (ankiloglosian eta destetean aditua), haur eramaileen hezitzailea eta terapeuta Shantala.
Nerea naiz, ama eta amatasunaren maitale.
Gure alabaren jaiotzak errotik aldatu zizkidan amatasunaren eta haziera‑sistemen inguruan nituen sinesmen guztiak.
Nire ideiak iraultzera eta deseraikitzera etorri zen bera. Nigan sustraituta zeuden konbentzimendu guztiak astindu eta ezereztera. Agian familiak, inguruneak, azken batean gizarteak ereingo zizkidaten horiek guztiak.
Gure haurrak irakatsi zidan neure gorputzaren indarrean sinesten, gorputzari entzuten, neure izatearen muinarekin konektatzen, eta senari loratzen uzten.
Orduantxe erabaki nuen erdiondoan bidelagun izateko ikastea.Erditze-ondokoa desberdina delako lagunduta bazaude.