Nerea naiz, ama eta amatasunaren maitale.
Gure alabaren jaiotzak errotik aldatu zizkidan amatasunaren eta haziera‑sistemen inguruan nituen sinesmen guztiak.
Nire ideiak iraultzera eta deseraikitzera etorri zen bera. Nigan sustraituta zeuden konbentzimendu guztiak astindu eta ezereztera. Agian familiak, inguruneak, azken batean gizarteak ereingo zizkidaten horiek guztiak.
Hala ere, gutxi iraun zuen gurean amatasun kanoniko eta ustez xarmangarri horren mitoak, gurean ez genien luzean men egin aurrez ezarritako jarraibide horiei.
Gure haurrak irakatsi zidan neure gorputzaren indarrean sinesten, gorputzari entzuten, neure izatearen muinarekin konektatzen, eta senari loratzen uzten.
Amatasunaren, edoskitzearen eta haurrak altzoan eramatearen inguruan idazten zuten autoreen lanak irakurri ostean, beste heziera sistema bat posible zela barneratu nuen. Haurrak besoetan eta kontaktu estuan heztea, mugagabeko edoskitzean eta desiratzen dugun amatasuna izatea posible dela eta horretarako bidelagunak eta tribua izatearen garrantziaz ohartu nintzen. Eta horixe da amesten eta desiratzen genuena.
Orduantxe erabaki nuen doula, haur eramaileen hezitzaile, edoskitze aholkulari eta gestazio eta perinatal doluan bidelagun izateko ikastea eta etengabeko formakuntza egitea. Emakume guztiok izan dezagun desiratzen dugun haurdunaldia, erditzea eta erdiondoa.
Emakume guztiok bidelaguntza merezi dugulako.